XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.4. Hautsien ezaugarri zabalak 6.4.1. Estrofaren egitura aldatzean legoke bereizgarririk nagusiena.

Alternantzia, silaben zenbakia eta errima aldatzen dira.

Alternantzia hausten dute isometrikoak eta errimodunak errenko sartuz; silabak gutxitzearekin ere barne-erritmoa hautsia gelditzen da, oinen aldetik tinkapenak laburtuz edo gutxituz (adibidez, tetrapodiak tripodio bihurtuz); eta errimak aldatzearekin egitura monorrimoa ere hausten da.

Haustura hauek oso kontuan hartzekoak dirudite, izena ezartzerakoan.

6.4.2. Idazteko posibilitateak, silabez beren jatorrizko moldeen berdintsuak izanik ere, haustura hauek monotonia uxatzen dute, eta bizitasuna eta berritasuna ekartzen.

Ez dira on jendaurrean bapatean aritzeko, ohitura eta prestakuntza berezirik ez bada behintzat, neurri horiek erabiltzeko; baina etekin ona dute bertso-jartzaileen eginkizunean.

Gorputz-expresaera ere aldatzen dela esana dugu; etenaldietan aldatu ere, kantaldiaren erritmoa laburtuz.

6.5. Izendapena 6.5.1. Iparragirreren doinuari zortziko nagusi hautsia esan diogu; zortziko nagusiaren egitura du, hausturan ezik.

6.5.2. Iya guriak egin du, seiko berezi hautsia: seikoa, sei lerro dituelako; berezia, silaben aldaketa ez datorrelako bat errimen aldaketarekin, beste zenbait eredutan bezala.

Basterretxearena, seiko nagusi hautsia: seiko nagusia, goragoko ereduaren antzekoa delako; hautsia, bostgarren eta seigarren bertso-lerroan alternantzia, silaben zenbakia, eta lerro bi horien erritmoa ere aldatzen duelako.

Hamarreko txiki hautsia, Esnesaltzaillearena-ri, eta Oi, gure antxiñeko-an hamarreko txikia bezalakoa denez, haustura duela ezik alternantzian eta textuaren errepikatzean, edo-ta textu berria sartzean errepika zitekeen lekuan.

6.5.5. Joxe Bentura-renari zortziko txikia hautsia: zortziko txikiaren egitura du ia dena, baina bostgarren lerroan bosteko bat sartzen du, (...).